XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ONDORIOA Azterketa labur honen fruitu bezala zer ondorio atera genezake?.

Lehenik, Tartasen Onsa hilceco bidia liburutik jasotako sintagma mugagabe horiek aztertu ondoren, bi multzo haundi egin genitzake: NOR sintagmekin osatutakoa, lehenengoa, eta beste kasu guztietako sintagmekin, bigarrena.

Eta bigarrenik, NOR sintagmetan atributo sintagmak azpimarratuko genituzke batipat, sintagma horietan agertu zaizkigun hiru sintagma egiturak gogoan izanik: a) Adjetibo hutsezko atributoa, bai positibo mailan, konparatibo mailan, baita superlatibo mailan ere adibiderik ugarienak dituzten sintagmetatik hasi eta gutxien dituztenetako hurrenkerari jarraiki.

b) Izen hutsezko denean, eta d) Izen-adjetibozkoa denean.

Horietan agertzen zaigu batipat Tartasek NOR sintagmen erabilkeran duen berezitasuna, gaurko erabilkerarekin erkatzen badugu.

Haatik, azkenik, hemen esandakoak, hemen Tartasek erabilitakoak direla eta, ez du esan nahi beste idazlek erabili ez duenik.

Alderantziz baizik, beste zenbait idazlek, eta euskalki ezberdinetakoek sintagma mugagabeak distribuzio beretan erabiltzen badituzte, arrazoi haundiagoa izango dugu firma horiek eredutzat hartzeko.

Berezitasun hauek denak gaur eguneko gramatika arau emailerako erabilgai ez balitez ere, agian euskararen kondaira morfologia aldetik ikusteko edota dialektologia alorrean euskalkien arteko aldeak nabaritzeko baliagarri dirateke. BIBLIOGRAFIA (...).